Administraritzako ikasleak sarituak izan dira

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea LHII 2018ko urtarrilaren 9a

"Fiskalitatea berritzeko ideiak" lehiaketan "Administrazio eta finantzak" zikloko ikasleak sarituak izan dira

Abenduaren 12an, asteartean, Administrazio zikloko bost ikaslek osatutako taldeak Ogasunak antolatutako lehiaketa batean parte hartu zuten. Sari banaketara iritsi ziren, sailkatutako lehenengo seien artean geratu eta gero.

Lehiaketa honetan, fiskalitateko ideia berritzaileak garatzeko aukera eman zitzaien ikasleei. Gure neskek, zerga bidea oinarri hartuta, mugikorrean zein ordenagailuan erabilgarria izango den aplikazio baten lana burutu zuten; aplikazio honen bitartez, lagungarriak diren tresnak biztanleriaren eskura jartzea proposatzen zuten, errenta aitorpena egiteko laguntza tresna, esaterako.

Lehen eta bigarren sariak izan ziren garrantzitsuenak, baina gure ikasleentzat baita eskolarentzat ere ohore handia izan da bertara iritsi izana. Irabazleak, urte asko daramate aurkeztutako proiektuarekin lanean; gure ikasleek, aldiz, hilabete eskasean burututako lanarekin iritsi dira azken etapa honetara.

Esfortzuz eginiko lana izanik, ikasle talde hau oso pozik dago; izan ere, beraien esfortzua baloratua izan dela sentitzen dute.

ZORIONAK!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!