Ekintzailetasunaren sentsibilizazio saioa

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea LHII 2017ko abenduaren 12a

Ekintzailetasunaren sentsibilizazio saioa

Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin eta Tknikaren parte hartzearekin, Inmakulada Ikastetxeak eta Tolosaldea LHIIk antolatuta, ekintzailetasunaren sentsibilizazio saioa ospatu genuen.

Ikasenpresa proiektuko 80 ikasle elkartu genituen. Lehenengo Urrats Bat proiektuaren berri eman zigun Arantza Alvarezek, Tknikako Urrats Bateko arduradunak.

Ondoren talde dinamika bat egin genuen, 10 taldetan banatuta, Lego fitxen bidez etorkizuneko enpresa nolakoa izatea nahiko genukeen irudikatu genuen.

Bukaeran Gabriel de Maeztu tolosar gaztearekin solasaldia izan genuen. Gabrielek bere esperientzia kontatu zigun. Orain lau urte Iomed enpresa sortu zuten Bartzelonan eta, bere esperientzian oinarrituz, momentu txarrak pasatu dituzten arren, denok animatu gintuen ekintzaile izateko eta buruan ditugun ideia horiei bidea emateko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!