Txiletarren bisita jaso dugu

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea LHII 2017ko azaroaren 7a

Txiletarren bisita jaso dugu ikaskuntza molde berriak ezagutzeko .

 Duela egun batzuk Txileko 11 zentroetako gidaritza taldeak izan genituen bisitan. Hauek ETHAZI proiektuaren nondik norakoak eta, batez ere, antolaketa arloa nola dugun ezagutzera etorri ziren.

Elkarlaneko ikaskuntza zer den abiapuntutik hasita, erronkak lantzerakoan jarraitu beharreko dinamikak ezagutzerainoko ibilbidea jorratu genuen. Baina honetaz aparte batik bat antolaketa maila ezagutzeko helburuarekin inguratu zitzaizkigun; eta, Ibilbide horretan, alorretako langileriaren kudeaketa, erronken bidezko planifikazioa, eboluzioa eta espazioen birmoldaketa izan ziren interes berezia sortu zuten gaiak.

Azkenik, bi aldeek azaldu genuen interesa ikasleak trukatzegure artean, gaia jorratu genuen eta etorkizunean izango dugu elkarlanean urrats ezberdinak emateko aukerara. Ohiko den moduan, oroigarrien trukaketarekin eta azken argazkiekin amaitu genuen goiz osoa eraman zigun saioa. Eskerrikasko bixitariei…

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!