Hazparneko San Josepe Lizeoarekin elkartrukaketa

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea LHII 2017ko urr. 28a, 11:01
Hazparneko San Josepe Lizeoko ikasleekin elkar trukaketa burutu dugu

Lapurdin kokatzen den Hazparne herriko San Josepe Lizeoko 11 ikasle eta 2 irakasle gurean izan dira, 5 egunez, urriaren 16tik 20ra. Egitasmo honen helburua bi herrialdeetako ikasle eta hezkuntza komunitateak harremanetan jartzea eta elkar hobeto ezagutzea izan da, nagusiki. Aldi berean, hainbat prestakuntza tekniko eta aisialdikoak elkarrekin lantzeko eta partekatzeko aukera ere izan da.

 

Mekanikako erdi mailako bigarren ikasturteko ikasleekin egon dira eta beraien eskutik landu dituzte artezketa, 3D inprimagailuak, elektrohigadura, 3D diseinua eta materialen tratamendu termikoak.

 

Soldadurako irakasleekin, berriz, piezak eta multzoak diseinatu eta soldatu dituzte. Egun batean, egonaldiko azkeneko egunean, Idiazabalen kokatuta dagoen AMPO enpresa ezagutzeko aukera izan zuten, eta Pasaian dagoen Albaola Itsas kultur faktoria bisitatu zuten ere.

 

Arratsaldeak ere aprobetxatu dituzte, aisialdirako eta irteera kulturalak egiteko: futbol eta pilota partiduak bi ikastetxeko ikasleen artean egun batean, Tolosako kaleetan zehar pintxoak dastatu beste batean eta, hirugarren egun batean, Donostiara bisita. Tolosako alkatearen harrera ekitaldia ere jaso zuten udaletxean.

 

Aurrera begira, gure ikastetxeko ikasleak Hazparnera joatea aurreikusten dugu hain aberatsa izan den elkar trukaketa honi jarraipena emateko. Egitasmo honek, mugaz bi aldetako komunitateen kolaborazioa sustatzen duen PyireneFP proiektuaren diru laguntzak jasotzen ditu.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!