Erakutsiz ikasi

Kobratu gabe lan egiteko prest egongo zinateke?

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea LHII 2017ko urr. 23a, 07:56

Gero eta sarriago ematen den egoera bat da, alde batetik gazteek esperientzia hartzeko eta bestalde profesionalak beraien curriculuma hobetzeko. Egoera honen aurrean aldeko eta kontrako ideiak nabarmentzen dira.

Alde daudenek diote esperientzia irabazteko, lan munduko ateak irekitzeko eta ahalmen profesionalak garatzeko baliagarria dela.

Aurka daudenak aldiz, esplotazioa dela esaten dute. Ez da lan kontraturik egiten eta gizarte segurantzako kotizazioei dagokionez, autonomo bezala kotizatzea eskatzen zaio egoera honetan dagoenari.

Enpresarentzat ez du inolako loturarik suposatzen, aurkeztutako lana bakarrik ordainduko du eta momentuko beharren arabera. Honek ziurtasun eza dakar langilearentzat.

Baina ideia hauek ez dira berriak, ezagunak ditugu, itxura desberdinekin bada ere, neoliberalen idearioarekin bat datozela esan daiteke.

Neoliberalismoa merkatu librea defendatzen duen mugimendua da. Neoliberalismoaren lehen aztarnak 1930.urtean hasi ziren nabaritzen. Krisi momentuetan eskubiko ideologoek beraien politika ezartzeko aprobetxatzen dute, gizartea egoera baxuenean dagoenean.

Proposatzen dituzten ideiak; soldatak jaitsi, langabeei diru laguntzak kendu, lan merkatuko malgutasuna handitu eta lehiakortasuna sustatzea dira.

Ideia hauek beldurra eragiten dute gizartean, eta ondorioz lan baldintza txarrak dituzten lanak onartzea dakar. Adibide garbia 2012ko lan erreforma dela esan genezake.

Baina gaur egun lan merkatura sarrera ahalbidetzen duten beste modu batzuk daude, adibidez:

• Enpresa batean bekario eran aritzea - Kobratuz eta askotan gizarte segurantzan alta emanda.
• Lanbide heziketako laneko praktikak - Ikasleak esperientzia hartzeko heziketa arautuaren barnean.
• Dual kontratuak - Ikaslea gutxienez urtebete irauten duen formakuntza-lan kontratu batekin aritzea.

Diruagatik bakarrik lan egiten dugu? Ba al dakizu zer den soldata emozionala?

Soldata emozionala pertsona baten garapen pertsonal eta profesionalari laguntzen dioten faktoreei lotuta dagoen ordainsaria da.

Bere partaidetza areagotzen duten eta lan-eremuan bere irudia forma positiboan sustatzen dituzten plusak dira.

Ekonomikoak ez diren ordainsariak, ezinbesteko faktore bilakatu daitezke. Soldata honen menpe lan egiten dutenek bi soldata mota jasotzen dituzte: ekonomikoa eta emozionala, adibidez:

Onura sozialak:

· Aseguruak.

· Jubilazio planak.

· Seme-alaben heziketarako laguntzak.

Menpeko zerbitzuak:

· Haurtzaindegiak lantokian.

· Pertsona helduentzako atentzio zerbitzuak.

Formakuntza zerbitzua eta aholkularitza:

· Formakuntza: ikastaroak langileentzat, ikaskuntzarako laguntzak, lan-giroa hobetzeko ikastaroak.

Soldata ekonomikoak ez du bermatzen konpromiso eta inplikazio handiagoa izatea edo pertsona baten ahalmen sortzailea sustatzea. Gehiago bilatzen da, gehiago behar da, eta plus hori soldata emozionalak eskaintzen digu.

Gaur egun, belaunaldi berriek, garapen pertsonala eta profesionala sustatzen dituzten enpresak bilatzen dituzte. Beraz, soldata ekonomiko altu batek bakarrik ez du ziurtatzen langile batek enpresan lan egiten jarraitzea.

Zein da zure iritzia guzti honi buruz?

Gizarte honi atera

nahiean ezpalak

ikusi dizkiogu

barruko itzalak

informazioa lortzen

a ze egin ahalak

ondorio bat degu

hain talde zabalak

gazteok behar ditugu

aukera errealak.

 

Doinua: Espainian behera

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!