Tolosaldea LHII-ko ikasleek saria jaso dute.

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea LHII 2017ko uztailaren 14a

Tolosaldea LHII-ko ikasleek "Gizarte Ekintzailetzan Negozio Ideia Onena Saria" jaso dute

Tolosaldea LHII-ko ikasleak urte batzuk daramatzate Ikasenpresa lehiaketan parte hartzen. Iaz, Merkataritza Jarduerak Zikloko 2. mailako ikasleek “Gizartean Eragin Onena Ikasenpresa Saria” jaso zuten. Aurten ere Tolosaldeako ikasleak ekintzailetzan ikaragarri fin ibili dira eta Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioa Goi mailako Zikloko 2. mailako ikasleek, Neurrira Koop. enpresarekin, “Gizarte Ekintzailetzan Negozio Ideia Onena Saria” jaso dute.
Neurrira koop. enpresaren lana ezintasunak dituztenei (gaixotasun, gizentasun, adinak eraginda etab.) bizitza errazteko tresna pertsonalizatuak egitea izan da. Tresna hauek, eguneroko bizitza ahalik eta autonomoena eta kalitatezkoena izan dadin, beharren araberakoak izan dira.

Ikasleak, zazpi hilabetetan gai izan dira gizartearen beharrei erantzuten dien enpresa berritzailea sortu eta autonomoki lanean aritzeko. Zorionak!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!