Eskola Jasangarria izendapena jaso dugu

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea LHII 2017ko ekainaren 12a

Eskola Jasangarria izendapena jaso du Tolosaldea LHIIk

Eskola Jasangarria ziurtagiria Eskolako Agenda 21 proiektuan egindako lanaren errekonozimendu agiria da eta bost urte baino gehiago daraman eskolei ematen zaie aukera agiri hau lortzeko. Tolosaldea LHII eskolak 2013an lortu zuen eta aurten berritu du. Lau urtetan egin diren hobekuntzak neurtzen dira auditoria baten bitartez, 6 ataletan bereiztua, eskolako jarduna aztertzeko, 100 galdera erantzunez: jasangarritasuna, konplexutasuna, prozesua, parte hartzea, elkarlana eta curriculuma.

Ekoetxea Udaibain, Dorre Madariaga, egin da agirien banaketa. Aurten 31 ikastetxek lortu dute aintzatespena. Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkullu, hezkuntza sailburua Cristina Uriarte eta Ingurumen sailburua Iñaki Arriola arduratu ziren banaketa egiten. Lehendakaria berretsi zuen Eusko Jaurlaritzak duen konpromezua ingurumenarekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!