Lehenik eta behin zerga hau kalkulatzeko hainbat irizpide kontuan hartu behar dira. Jabegotzaren balio katastrala hartu behar da alde batetik, hau da ondasun horrek duen balioa. Horren gain portzentaje bat aplikatuko da, udalerriaren arabera desberdina izango da; Tolosan adibidez %0,2828koa da. Demagun Enekok 120.000 euroko balioa duen pisua duela, %0,2828ko tasa aplikatuta 339,36 euroko zerga ordaindu beharko luke.
Zerga honek ordea hobariak ditu, hau da, ordaindu behar denaren gain kontzeptu batzuengatik ehuneko portzentaje bat kenduko da. Hobari horien artean familia ugaria izatearena edo Babes Ofizialeko Etxebizitza bat izatearena daude. Imajina dezagun Enekok lau seme-alaba dituela, ondorioz Tolosan %50-%75 bitarteko hobaria izango luke. 339,36 eurori %50a kenduko bagenio, 169,68 euroko zerga ordaindu beharko luke.
Dagoeneko nola kalkulatzen den jakinda, noiz ordaindu behar dugu? Urtean behin egiten den ordainketa bat da eta bere aldia udaletxearen arabera ezartzen da. Adibidez Enekok Tolosan, 2016-05-16 - 2016-06-30. borondatezko epea izan du aurten, helbideratutako erreziboak borondatezko epearen azken egunean jasotzen direlarik.
Zergatik ari gara gutunak jasotzen?
Ondasun higiezinen balio katastralaren kalkulua zaharkitua zegoela eta, Foru Aldundiek kopuruak aztertu behar zirela erabaki zuten; izan ere 2001etik aldatu gabe zegoen. Hau horrela maiatzean Tolosako Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiak egindako berrikuspena jaso zuen. Kalkulu hauen arabera ondasun higiezin batzuen balioa igo egin da eta besteena jaitsi. Tolosako Udalak aldiz homogenizazio falta dela eta beren bertsioa eman eta Foru Aldundiak bigarren bertsioa aurkeztu eta onartua izan da.
Honek zer esan nahi du? Zergen portzentaia berdin utziz gero, Tolosako Udalak zergetatik jasotzen duen diru-iturria jaitsi daitekeela. Ondorioz, zergen portzentaiak aldatu egin dira diru-iturri hori mantentzeko, beraz Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren portzentaia igo edo jaitsi badizute, ez larritu!
Aberatsek ere zerga bat ordaintzen dute baina zenbat eta nola ordaintzen dute?
Beti pentsatzen dugu aberatsek ez dutela ordaintzen zergarik, baina jakin dugunez, beraiek ere zerga bat ordaindu behar dute, ondasun eta eskubideetan 3 milioi eurotik gora duten pertsona fisikoek hauen gastuak, zorrak eta zergak kontuan hartuta. Aberastasunaren eta Fortuna Handien gaineko zerga zuzeneko zerga bat da, pertsona bakoitzak berea egin beharrekoa. Pertsona fisikoaren aberastasuna haren titularitzapean dauden ondasun eta eskubide ekonomiko guztiek eratuko dute, horien balioa gutxitzen duten gastuak eta kargak zein pertsona fisikoak dituen zorrak eta obligazio pertsonalak kenduta. Autolikidazioa aurkeztera behartuta egongo dira, kuota likidoa ordaintzeko ateratzen zaien zergadunak. Zerga hau, apirila-ekaina bitartean aurkeztu behar da, bertan lehen aipatu dudan bezala, bere ondasun eta eskubide guztiak aurkeztu behar ditu (etxe bizitza, arte-gaiak,bitxiak, bestelako etxeak..)
Horretarako laguntza programa bat dago, ogasunaren orrialdean sartu eta bertan dagoen bat zerga-bidea izenekoa da eta honek edozein zerga motaren aurkezpena egiteko balio du.
Nola ordaintzen da ordaindu beharrekoa?
Lehenik eta behin, oinarri ezargarria kalkulatu behar dugu, horretarako gure ondasun guztien batura egin behar dugu. Demagun gure ohiko etxebizitzaren balioa 20.000.000 euro baino ohiko etxebizitzan 300.000 euroko murrizpenak daude beraz bere ohiko etxebizitzarengatik 19.700.000 euro ordaindu behako du.Ondoren demagun beste etxebizitza bat duela 650.000 eurokoa. Hau bere ohiko etxebizitza ez da beraz ez du murrizpenik. Oinarri ezargarriarekin bukatzeko, 3.150.000 euroko bitxien balioa ditu. Ondoren demagun 100.000 euroko zorra duela beraz zorren lekuan jarri behar dugu gure oinarria gutxitzen duelako.
Oinarri guztiek 700.000 euro murrizpena dute, kopurua edonolakoa izanda ere. Kuota osoa kalkulatzeko, taula batzuk daude eta hortik gure portzentajea begiratu behar dugu.Eta horrela aterako zaigu ordaindu beharrekoa. Lehen aipatu bezala, zerga-bidea programa etxean jaitsiz gero, dohainik da, oso erraza da betetzeko pausoz pauso adierazten digu zer eta non jarri behar dugun. Eta berak, automatikoki ateratzen digu ordaindu beharreko guztia.
ADMINISTRARITZA ETA FINANTZAK HEZIKETA ZIKLOKO IKASLEAK