EUSKOSKILLS LEHIAKETA

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea LHII 2017ko urtarrilaren 10a

EUSKOSKILLS LEHIAKETA Euskadiko Lanbide Heziketako Olinpiadak

Iñaki Gorostidi, Aitor Zurdo eta Xabier Pascual (Elektrizitateko Irakaslea)

 

Tolosaldea Lanbide Heziketa Ikastetxeko Instalazio Elektriko eta Automatikoak zikloko  bi ikasleek (Iñaki Gorostidik eta Aitor Zurdok ) parte hartu duteelektrizitateko espezialitatean, Euskadiko Lanbide Heziketako Olinpiadetan.

Lehiaketa honek bi proba izan ditu:

1.- Etxebizitzazko eraikin bateko atariko eta eskailetako argiztapena, eskailerako automatikoa eta presentziazko detektagailua konbinatuta erabiliz.

2.- Garaje bateko ate automatikoaren instalazioa, barrerazko detektagiluak eta ibiltarte amaierakoak erabiliz.

Bi proba hauek 2016ko azaroaren 28an, Usurbilko Lanbide Heziketako eskolan, egin zituzten aurreikusitako denboraren barruan, eta akatsik gabe. 

Olinpiada hauen emaitzak aurreko astean jakin dira eta bertan Iñaki Gorostidi saritua izan da  Euskadiko 1. postuan geratu delako eta Aitor Zurdo ere saritua izan da, Euskadiko 3. postuan geratu delako.

Irabazlea, Iñaki Gorostidik,  Spainskills-etan, Espainiako Olinpiadetan (Madrilen) parte hartuko du 2016ko Martxoaren 3an.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!