Erakutsiz ikasi

OwnCloud

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea LHII 2016ko abe. 19a, 09:30

Google Drive eta Dropbox bezalako tresnak daudenean, erraza da antzeko software apalagoak ezkutuan geratzea, baina OwnCloud datuak biltegiratzeko irtenbide egokia dela uste dugu hainbat arrazoiengatik, baina batez ere software librean interesa dutenentzat aproposa delako.

OwnCloud datu biltegiratze software bat da hainbat aplikazio dituenak bere barnean, eta gure zerbitzari propioa sortu dezakegu, kodea librea baita. Beraz, enpresa txiki zein ertainetan zerbitzari hori hainbat lekutatik atzigarri egon daiteke: oso erosoa eta erabilgarria.

Owncloud zerbitzaria oso konfiguragarria eta ulergarria da, baina artikulu honetan ez gara zentratuko zerbitzaria sortzeko prozesuan, bere erabileran baizik, eta sareko owncloud zerbitzari publiko batzuk nola erabili eta konfiguratu daitezkeen esango dugu norberak ingurune hau probatu ahal izateko eta ondoren gauza landuagoetara joateko, egokia dela ikusten badu.

Beraz, ez dugu programa deskargatuko, baizik eta hornitzaile bat bilatu beharko dugu owncloud.org orrian (orri ofiziala) eta deskargen atalera joango gara.

Zerbitzaria jaitsi beharrean, Provider bat bilatuko dugu:

Openmailbox posta zerbitzua oso interesgarria da, eta owncloud du bere barnean. Bertan kontu bat izateak ahalbidetzen du ownclouden erreminta guztiak izatea eta 1GB-ko edukiera gorde ahal izatea bere zerbitzarian. Hala ere, azken aldian zaila da kontu bat irekitzea bertan, errore mezuak agertzen dira alta ematerakoan. Horregatik Wyffy beste plataforman kontu bat sortzea da aukera une honetan. 1GB-ko edukiera ere erabil daiteke. 1GB ez da asko beste zerbitzu batzuekin alderatuz gero, baina muga horrek ere bere abantailak ditu, beti ere ez delako edukiera handiegirik sinkronizatu behar.



Wiffy kontu bat sortzea oso erraza da, kontu hori posta kontu batekin erlazionatu behar da eta konfirmazio mezu bat jaso ondoren kontua martxan dago.

Guztiz euskaraz jarri daiteke, software librean oinarritua izatearen beste abantailetako bat. Eguneraketa eta eboluzioa beti ere azkarragoa delarik. Hauxe ingurunearen itxura:



Hala ere, komenigarria da sarean erabili beharrean bere bezero programa instalatu eta gure ordenagailuan karpeta bat izatea hodeian dagoen karpetarekin sinkronizaturik. Bezero programak telefono mugikorretarako eta SE anitzetarako daude: Windows, Linux edo Mac.



Sistema eragileko beste edozein karpeta bezalakoa izango den karpeta sinkronizatu bat lor dezakegu programa honekin eta horrela sareko karpeta modu errazean kudeatu.



Konfigurazioa egiterakoan cloud.wyffy.com zerbitzaria zehaztu eta gure kontuko erabiltzaile eta pasahitzak sartu ondoren sortuko du karpeta sinkronizatu hori. Eta eguneratuta dagoenean hodeitxoa berdez ageriko zaigu, lanean ari denean aldiz urdinez:



Iturriak:

http://alexgabi.blogspot.com.es/2014/04/openmailboxorg-zerbitzuak-orain.html

http://www.muylinux.com/2014/01/15/owncloud

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!