TOLOSALDEA LHII-n Euskararen Eguna ospatzen.

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea LHII 2016ko abenduaren 1a

TOLOSALDEA LHII-n Euskararen Eguna ospatzeko hainbat ekitaldi burutzen ari dira.

Euskararen Eguna ospatzeko hainbat ekitaldi jarri ditugu martxan aste honetan Tolosaldea LHII-n . Argazki lehiaketa bat antolatu da, Merkataritzako alorrekoek Euskal musika taldeen inguruan asmakizunak prestatu dituzte  erakusleihoan emotikonoen bidez, parte hartzaileek izena asma dezaten eta erantzuna Twitterrea igotzeko. edo postontzi batean erantzuna utziz.

Horretaz aparte Euskararen Eguna ospatzeko ikastetxea apaingarri eta kartelez hornituko dugu eta egitarau bat prestatu da (Meme-en lehiaketa, bertsolariak, hamaiketakoa..etab.)

Egunero gure hizkuntzari auspoa emanez jarraitu nahi dugu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!