TXILEKO DUOC UNIBERTSITATEKO ORDEZKARITZA GUREAN

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea LHII 2016ko azaroaren 29a

TXILEKO DUOC UNIBERTSITATEKO ORDEZKARITZAREN BISITA JASO DUGU

Txileko DUOC UC  goi mailako hezkuntza erakundeko delegazio baten bisita izan dugu.
Gurera egindako bisita hau hau Txileko ordezkaritzak, TKNIKA-k antolatuta, Euskadiko hainbat erakundetara egindako bisiten artean dago.
Txileko erakunde honek lizeo politeknikoa, heziketa teknikorako zentroa eta Lanbide institutu bat ditu bere baitan. 93000 ikasle eta 3169 irakasle ditu 16 ikastetxeetan banatuta.
DUOC UC-k Lanbide heziketa eta ikasketa teknikoak eskaintzen ditu,  baita diplomatu eta trebakuntza egitarauak ere.
Gure ikastetxean izan dira ikastetxe integratuen kudeaketa eredua eta  Etekin Handiko Zikloen (ETHAZI) aplikazioa eta  espazioen antolakuntza aztertzen. Bide batez ikasle taldeak lanean behatzeko aukera izan dute eta beraien esperientziaz galdetzeko baita ere.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!