Langileentzako doako ikastaroak Tolosaldea Lanbide Heziketa Institutuan

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea LHII 2016ko irailaren 22a

2016-2017 ikasturterako ikastaro eskaintza zabala aurkeztu du Tolosaldea Lanbide Heziketa Institutuak. Ikastaro hauek doakoak dira partehartzaileentzat.

Beste urte batez, langileei zuzendutako hainbat ikastaro eskainiko ditu Tolosaldea Lanbide Heziketa Institutuak. Ikastaro hauek Hobetuz fundazioaren bidez subentzionatuak daude  %100ean, eta beraz partehartzaileentzat doakoak dira. Langileek dute lehentasuna, nahiz eta tokia izanez gero langabetuek ere eman dezaketen izena.

Hainbat arlotako ikastaroak izango dira: instalatze eta mantentze lanak, elektrizitatea eta elektronika, merkataritza eta marketina, Informatika eta komunikazioak, eta fabrikazio mekanikoa. Ikastaro guztiak arratsaldez izango dira, 18:00tik 21:00ra.

Ikasturte honetako ikastaroen eskaintza osoa Institutuko www.tolosaldea.com webgunean kontsultatu daiteke: eta izen ematea ere bertatik egiten da. Informazio gehiago behar izanez gero, interesatuek 943651147 telefonora dei dezakete, edota mezu bat bidali ikastaroak@tolosaldea.com helbidera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!