Tknikak antolatutako X. Ekintzailetza sarietan ikastetxeko ikasle eta irakasleak zenbait sari lortu dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea LHII 2016ko uztailaren 12a

Tknikak antolatutako X. Ekintzailetza sarietan ikastetxeko ikasle eta irakasleak zenbait sari lortu dituzte

Ekainaren 17an, Iurreta LHII institutoan, TKNIKAk (Lanbide Heziketako berrikuntzarako Zentruak) Ekintzailetzako X. sari banaketa ren ekitaldia ospatu zuen.

Alde batetik, IREKIN proiektuko LHn Ekintzailetza sustatzeko lanean ari diren irakasleentzako Praktika Onen sariak banatu zituzten. Tolosaldea LHII ikastetxeko irakasleak diren Oskar Sotok eta Rakel Pascualek diploma bat jaso zuten ikasleekin egindako lan bikainarengatik.

Bestaldetik, Merkataritzako ikasleek IKASENPRESA programako merkatu ikerketa onenari emandako saria eskuratu zuten, beraien BIZITU proiektua dela eta.

Zorionak guztiei lortutako sariengatik!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!