Bi Ikasle alemaniar hiru astez ikastetxean izan dira.

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea LHII 2016ko uztailaren 1a

Bi Ikasle alemaniar ikastetxean izan dira, hiru astez, elkarlaneko proiektu baten baitan

Alemaniako Gifhorn hirian dagoen BBS-II ikastetxeko bi ikasle- Vannesa eta Fabiola- gurean izan dira, hiru astez, diseinu mekanikoko proiektu bat garatzen.

Ikasle hauek Alemanian Lanbide Heziketa Dual-ean ari dira parte hartzen; hau da,ikasturtean zehar, eskolan eta enpresan, aldi berean ikasiz eta lan eginez garatzen dituzte ikasketak

Proiektu honetan parte hartuz, Euskal Herriko lau ikastetxetan izan dira Alemaniako ikastetxe honetako zortzi ikasle.

Gure ikastetxean egon diren hiru aste horietan, mekanika eta galdaragintza alorretako marrazketako eta diseinuko irakasleen laguntza (Igor Urkiola, Ana Tolosa, Aimar Agirresarobe eta Xabier Amilibia) izan dute 3D-ko diseinu mekanikoko software batean trebatzeko. Hiru aste hauetan baraila mekaniko azkar baten multzoa diseinatu dute eta, ondoren,3D inprimagailuan pieza erreala sortu dute, eskalan. Gurekin egon diren bitartean gure ikasleekin ikasgela partekatzeko aukera ere izan dute.

Horrelako trukaketak aberasgarriak dira gure ikastetxeko partaideentzako eta etorkizunean antzeko esperientziak errepikatzea espero dugu.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!