Tolosaldea LHII-ko ikasleak LEHIBERRI zentroan.

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea LHII 2016ko eka. 20a, 18:02
Tolosaldea LHII-ko ikasleak LEHIBERRI zentroan bisitan.

Azken urteetan bezala, bigarren mailako ikaslek, lantegietako praktikak bukatu ondoren, LEHIBERRI Zentroan izan dira eta bertan eskaintzen diren zerbitzuen berri jaso dute.

Ikasturtea amaitzear den honetan, ikasleak, beraien praktika aldiak amaitu eta lan mundura sartzeko ateetan daude. Batzuk, ikasketak erabat amaitzerako jada lana aurkitua dute, baina beste askok bilaketari ekin beharko diote.

Hori dela eta, Joxe Luis Urdangarin TOLOSALDEA GARATZEN-eko gerenteak zentroan zein zerbitzu eskaintzen diren azaldu die. Besteak beste, Tolosaldea bailarako langile kopuruak, emakume eta gizonekoen datuak, langabetu tasak, industriak duen garrantzia, demografia-datuak, dauden industrialdeak eta beste sektoreen datuak azaldu dizkie.

Azkenik eraikinean dauden zerbitzuak ezagutu eta ikusteko aukera izan zuten, hala nola, enplegua, hazitegiak, merkataritza, etorkinak, enpresak, ekintzailetasuna, turismoa…

Tolosaldea Garatzeneko Enplegu Zentroak, Lanbideko zentro orientatzaile integrala denez gero, lanerako eta prestakuntzarako beharrezkoak diren programei buruzko informazioa ematen duten honako zerbitzuak eskaintzen ditu: aholkularitza pertsonala, lan eskaintzen kudeaketa eta hauen inguruko informazioa, lan eskaintzetan eta ikastaroetan izen-ematea eta hautaketa prozesuetarako prestakuntza.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!