Tolosaldea LHII-ko hainbat alorretako iraskaleak Finlandian izan dira

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea LHII 2016ko maiatzaren 19a

Tolosaldea LHII-ko hainbat alorretako iraskaleak Finlandian izan dira.

Gure ikastetxeko lau irakasle, Elektrizitate alorreko Rafa Albisu, Mekanika alorreko Xabi Landa, eta Merkataritza alorreko Amagoia Zubia eta Haroa Rodriguez, Finlandiako Jyväskylä, Jämsa eta Tampere hiri inguruan dauden Lanbide Heziketako ikastetxeak bisitatzen izan dira ERASMUS+ programaren baitan.

Bakoitzak bere alorraren inguruko Lanbide Heziketako ikastetxeetan, haien hezkuntza-sistema eta metodologiak aztertu zituzten, gurearekiko antzekotasunak eta ezberdintasunak ikusiz.

Esperientzia honek emaitza positiboak izan ditu, eta lankidetza bideak ireki dira aurrerantzean elkarrekin proiektuak ahalbidetu ahal izateko .

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!