ETHAZI proiektua garatzeko espazioak inauguratu dira.

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea LHII 2016ko maiatzaren 4a

Joan den apirilaren 19an, TOLOSALDEA Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuak ETHAZI (ETekin HAndiko ZIkloak) proiektua aurrera eramateko prestatu dituen espazioak aurkeztu zituen. 

Maila ezberdinetako ikasleek eta irakasleek partekatzen dituzten espazio hauetan zeharkako konpetentziak lantzeko bideratzen diren erronkak lantzen dituzte, etorkizuneko gizarteak horrela eskatzen baitu.

Aurkezpen ekitaldi hau, ETHAZI gunearen inaugurazio saioa ere izan zen eta eskualdeko proiektu estrategikotzat baloratua izan den hau zabaltzea zen helburua.  SARETZEN-en (eskualdeko proiektu estrategikoak sustatzeko eta garatzeko foroa) lehenengo deialdi honetan, proiekturik baloratuena izan da eskualdeko proiektu estrategikoen artean  eta, aurkezpen ekitaldian, eskualdeko alkate, enpresa, ikastetxe eta bestelako ordezkariak ere izan ziren.

Aurkezpenean, Joxe Mari Elolak TOLOSALDEA LHII-ko zuzendaria denak, ikastetxeak hartutako norabidea azaldu zuen, Lanbide Heziketako IV planean oinarrituta dagoena.  Honen ondoren, Ramon Martinez de Murgiak, Lanbide Heziketako Zuzendari Nagusiak Lanbide Heziketako IV planaren xehetasunak eman zituen.  Jarraian Mielmari Imaz irakasleak hartu zuen hitza eta ETHAZI proiektuaren oinarriak azaldu zituen horretarako prestaturiko espazioaren xedetan oinarrituz. Hitzaldia amaitzeko, Olatz Peonek, Tolosako alkateak, Tolosaldea Garatzeneko Lehendakari gisan, proiektuak eskualdeko garapen jasangarrirako izango duen garrantzia azpimarratu zuen, hezkuntza sistemaren bidean oinarrituz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!