Ipar Irlandako Lanbide Heziketarekin Elkarlanean

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea LHII 2016ko apirilaren 21a

Tolosaldea Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuko Joxe Mari Elola Iraeta zuzendariak, beste 5 zuzendariekin batera, Ipar Irlandako Lanbide Heziketa sistema ezagutzeko  bileretan parte hartu du. 

Bilera hauek L. H.-ko Sailburuordetzak antolatu eta  Lanbide Heziketako zuzendaria den Ramon Martinez de Murguiak  gidatu ditu.

2015eko Ekainean, bi gobernuen artean sinatutako akordioaren aurrekarien jarraipena izan da bisita hau eta bertan Hezkuntza ministerioan Lanbide Heziketaren estrategiak eta lan lerroak adierazi dizkiete Hezkuntza ministerioan.  Hezkuntza eta Lan Sailetako ministroa den  Stephen Farryrekin parlamentuko  egoitzan  bazkaltzeko aukera izan dute eta Bangor, Lisburn y Newryn dauden “ Shout Eastern Regional College eta Southern Regional College” –etako proiektuak eta baliabideak ezagutzeko aukera izan dute.

Bilera hauetan  bi herrialdeen arteko L. H. sistemak aztertu, parekatu eta hainbat mugikortasun proiektu egiteko aukeraz gain, ETE –ei zerbitzuak eskaini eta berrikuntza proiektuak elkarlanean lantzeko akordioa  adostu da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!