Teknopolisen izango dugu TOLOSALDEA LHII

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea LHII 2016ko otsailaren 23a

ETB-k Elhuyar fundazioarekin elkarlanean zientzia eta teknologia gaiak lantzen dituen programa da Teknopolis eta egungo eta etorkizuneko gai berriak lantzen dira bertan. Hau horrela, besteak beste lanbide heziketari dagozkion gaiek beren esparrua dute programa honetan teknologia, instalakuntzak eta metodologiak ardatz hartuta. Metodologien arloari helduz, oraingoan ETHAZI (Etekin Handiko Zikloak) ezagutzera etorriko dira gure ikastetxera. Horrela TKNIKA (lanbide heziketako berrikuntza zentroa) eta metodologia hauetan aurreratuenetakoa den TOLOSALDEA LHII artean egingo da grabaketa. Ikusi ahal izango diren atalen artean, ikasleekin konpetentziak lantzeko prozedurak, pertsonen (ikasle/irakasle) kudeaketa, eboluziora bideratutako ebaluazioa eta funtzionatzeko modu hauetara egokitutako gune berriak, gardenak eta malguak izango dira.

ETHAZI gela Tolosaldea LHII-n

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!