Teknopolisen izango dugu TOLOSALDEA LHII
ETB-k Elhuyar fundazioarekin elkarlanean zientzia eta teknologia gaiak lantzen dituen programa da Teknopolis eta egungo eta etorkizuneko gai berriak lantzen dira bertan. Hau horrela, besteak beste lanbide heziketari dagozkion gaiek beren esparrua dute programa honetan teknologia, instalakuntzak eta metodologiak ardatz hartuta.
Metodologien arloari helduz, oraingoan ETHAZI (Etekin Handiko Zikloak) ezagutzera etorriko dira gure ikastetxera. Horrela TKNIKA (lanbide heziketako berrikuntza zentroa) eta metodologia hauetan aurreratuenetakoa den TOLOSALDEA LHII artean egingo da grabaketa. Ikusi ahal izango diren atalen artean, ikasleekin konpetentziak lantzeko prozedurak, pertsonen (ikasle/irakasle) kudeaketa, eboluziora bideratutako ebaluazioa eta funtzionatzeko modu hauetara egokitutako gune berriak, gardenak eta malguak izango dira.
Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!