Areto Nagusian bildu ginen eta ikastetxeko errealitatea zuzenean ezagutzeko eta egun ditugun instalazioak eta baliabideak ezagutzeko aukera eskaini genien.
Elkarteak orain arte egin dituen ekintzak aipatu eta, taldeko harremanei beste bultzada bat emateko asmoz, aurrerantzean zer motatako gaiak landu nahi diren zehazteko, ideiak eta proposamenak jasotzekotan geratu ginen.
Harremanak estuagoak eta aberatsagoak izatea nahi dugu, beraz, elkarren berri izaten jarraituko dugulako konpromisoa hartu genuen.