ILUNKI ENPRESARA BISITA

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea LHII 2016ko urtarrilaren 28a

2016ko urtarrilaren 12an, Elektrizitate Alorreko 2IE2, 1AI3 eta 2AI3 taldeetako ikasleak eta irakasleak ILUNKI S.L. enpresa bisitatzera joan dira. ILUNKI S. L. enpresako lan jarduerak, elektrizitate arloko zikloetan irakasten diren gaiekin zerikusi handia du eta, lan-praktiketan edo DUAL eran, ikasle asko hartu dituen enpresa da. Hauetako askok, gaur egun, bertan jarraitzen dute lanean. Enpresaren jarduera, batez ere, automatizazio industrialeko makinak (prentsak, apiladorak eta abar) kontrolatzeko armairu elektrikoen muntaiak egitea da eta automatizazio munduan garrantzitsuak diren FAGOR eta BIELE enpresentzako egiten du lan. Maila txikiago batean bada ere, instalazio elektriko orokorrak ere egiten ditu. Bisita honetan, ILUNKI enpresak proiektu edo lan bat kontratatzen duen unetik burutu bitarteko planifikazioa edo prozedura zein den azaldu zigun. Hau da, proiektu bat baloratzeko era, armairu elektrikoen muntaia burutzeko materialen erosketa, konprobaketa, muntaketako planifikazioa, elementuen kokapena, kableaketaren kontzeptu eta arau desberdinen xehetasunak eta, azkenik, egindako muntaiaren testak edo frogak argitu zizkiguten. Egindako bisita oso interesgarria izan zen, batez ere zikloetan ikasten ari diren gaiekin lotura zuzena zuelako, baita ere lan-mundua edo enpresaren errealitatea ezagutzen laguntzen duelako eta lan munduan zeri ematen zaion garrantzia ezagutzea ahalbidetzen duelako.

Ilunki enpresa bisitatzen

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!