Bisita Teknikoak Donostian

1IM3ko ikasleek Talent Housen

Tolosaldea GLHI-ko 1IM3 ko ikasleek, 2015eko abenduaren 4an, ordezko erregaiak, erregai alternatiboak, erabiltzen dituzten bi instalazio bisitatu zituzten, aurrerantzean gauzatuko dituzten instalazioetarako ideia berriak hartzeko aukera bikaina izanik.

Lehen bisita, Donostiako Ingurumen Sailak Ibai ikastolan gauzatu duen proiektu bat ikusteko izan zen. Egur-ezpala erretzen duen galdara bat instalatu dute ikastolan berokuntza eta ur bero sanitarioa eman ditzan.

Oraindik erregaia erosi behar izaten badute ere, proiektu honen bigarren fasean, Udalak bere erregaia produzitzeko asmoa du baso-lorategitako hondakinak bilduz, ezpal bihurtuz eta lehortuz.

Bisitatu genuen bigarren instalazioa Donostiako Sustapenak kudeatzen duen Talent House-a izan zen. Eraikin hau Donostialdera ikertzera datozten atzerritarren bizilekua izaten da eta bertako apartamentu bakoitza berokuntza eta ur bero zerbitzuez hornitua dago. Hornidura hori lortzeko, pelleta erretzen duen galdara eta eguzki panel termikoak erabiltzen dituzte.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!