Tolosaldea LHII-ko irakasleak, Ingalaterran

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea LHII 2015eko abenduaren 15a

Azaroaren 21etik 26ra Euskal erkidegoko lanbide heziketako 10 irakasle Ingalaterran izan gara, fabrikazio aditiboarekin erlazionatutako mugikortasun proiektu batean parte hartzen.

Hainbat enpresa eta ikastetxe bisitatu genituen:

Cranfield University: Unibertsitate honetan hainbat aeronautika enpresekin kolaboratuz, WAAM (Wire Arc Aditive Manufacturing) fabrikazio sistema ari dira ikertzen.

Dudley College: Ikastetxe honetan 3D impresoreei buruzko proiektu bat ari dira gauzatzen.

Delcam: Enpresa honetan, WAAM sistema erabiliz, fabrikazio-software bat ari dira garatzen, Cranfield unibertsitarearekin kolaboratuz.

Renishaw: Enpresa honetan SLAM (Selective Laser Aditive Manufacturing) fabrikazio-sistema erabiltzen duten makinak ari dira ekoizten.

Fabrikazio aditiboak eskaintzen duen aukera zabala eta etorkizunean izango duen garrantziaz jabetzeko aparteko aukera izan da, eta hainbat enpresa eta ikastetxeekin harremanak sortzeko aukera ere eman digu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!