Triatloi ludoteka antolatu du aurtengorako ere Tolosaldea IKTk

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea IKT 2025eko maiatzaren 16a

Uda honetan ere izango da aukera kirola eginez ederki gozatzeko. Trikanpusa traitloi ludoteka jarriko dugu martxan.

Bertan goiz pasak egingo ditugu triatloiaren oinarriak landuz: bizikleta gaineko abileziak, ur jolasak, trantsizioak, mendi irteera, triatloi txikiak... 2025ko kanpaina 6 asteko txandatan antolatuko dugu, ondoren bakoitzari hobekien moldatzen zaion formatuan izena eman dezakeelarik, aste bat, bi, hiru...

Txandak: ekainaren 25etik uztailaren 30arte. Astelehenetik ostiralera. Ordutegia: 09:00etatik 13:0etara. Tri txokoa eskaintzen dugu 8:00-9:00, ekintza hasi aurretik zaintza txokoa behar duten familientzat.

Ludotekan parte hartzeko adina: 6-14 urte. Lekua: Tolosa inguruko natur gune desberdinak.
Prezio desberdinak: 5 egunetako astea, 66 euro; 4 egunetako astea, 53 euro; 3 egunetako astea, 40 euro; 2 aste egiten dituenak %10eko deskontua izango du. 3 aste edo gehiago egiten dituenak %14ko deskontua izango du. Tri txokoa: 5 euro eguna.

Izena emateko esteka honetan klik eginez. Antolatzailea: Tolosaldea IKT. Informazio gehiago: 688807405  edo teknikariak@tolosaldeaikt.eus helbidean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!