Ate irekiak, igeriketan hasi edo hobetu nahi dutenentzat

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea IKT 2024ko irailaren 3a

Tolosaldea IKT osatzen dugunok eskaintza erakargarri batekin gatoz iraila hasiera honetan. Ate irekiak antolatuko ditugu hurrengo asteetan zehar eta adin guztietako herritarrentzat zuzendutako eskaintza izango da.

Zuen seme alabak 6 eta 12 urte artean baditu, jolas eta ariketen bitartez, saio dibertigarriak eskainiko ditugu, haurrek uretan konfiantza irabazi eta
igeriketaren oinarriak ikasteko helburuarekin.

Aldiz, 18 urte baino gehiago badituzu eta zure helburua igeriketa estiloa hobetu edo ur zeharkaldiak, triatloiak… prestatzea bada, zuentzat ere saio aberasgarriak antolatuko ditugu, zuen igeriketa hobetzeko helburuarekin.

Ondorengo egun eta ordutegietan egingo ditugu ate irekietako saioak:

  • Tolosako Usabal kiroldegian
    • Eskola (6 urtetik gora):
      • Irailak 5, osteguna: 17:15ean kiroldegiko sarreran elkartuko gara. Uretako saioa: 17:30-18:30.
      • Irailak 11, asteazkena: 16:45ean kiroldegiko sarreran elkartuko gara. Uretako saioa: 17:00-18:00.
      • Irailak 17, asteartea: 17:15ean kiroldegiko sarreran elkartuko gara. Uretako saioa: 17:30-18:30.
    • Masterrak:
      • Irailak 7, larunbata: 7:45ean kiroldegiko sarreran elkartuko gara. Uretako saioa: 8:00-9:00.
      • Irailak 14, larunbata: 7:45ean kiroldegiko sarreran elkartuko gara. Uretako saioa: 8:00-9:00.
  • Villabonako Olaederra kiroldegian
    • Eskola (6 urtetik gora):
      • Irailak 10, asteartea: 17:15ean kiroldegiko sarreran elkartuko gara. Uretako saioa: 17:30-18:15.
      • Irailak 12, osteguna: 17:15ean kiroldegiko sarreran elkartuko gara. Uretako saioa: 17:30-18:15.

Ate irekietan parte hartzeko bete ezazue galdetegi hau.

Informazio gehiagorako, jarri gurekin harremanetan, 688 807 405 telefonora deituz edo teknikariak@tolosaldeaikt.eus helbidera idatziz

Aukera bikaina duzue igeriketa mundura gerturatu eta gurekin talde giro bikainean ikasteko. Animatu zaitezte!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!