Helduen Master taldean hasi nahi dutenentzat bilera

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea IKT 2021eko irailaren 14a

Tolosaldea Igeri Kirol Taldeak badu helduen atal bat, Master atala. Igeriketako estiloa zuzendu eta txukuntzeaz gain, urte osoko plangintza bat aurrera eramaten du taldeak Tolosako Usabalen eta Villabonako Olaederran.

Taldean hasi nahi luketen igerilari berriak gonbidatuta zaudete datorren astelehenean, irailak 20,  20:00etan, antolatutako bilera batetara. Bileran parte hartuko dugunak Usabal kiroldegiko sarreran elkartuko gara.

Taldearen martxa, helburuak, ordutegiak… izango dira landuko diren gaiak.

Edozein zalantza izanez gero lasai deitu 688-807-405 zenbakira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!