Tolosaldea Igeriketa eskola martxan, 21/22 denboraldia

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea IKT 2021eko irailaren 2a

6 urtetik aurrera, haur, gazte zein helduentzat igeriketako 4 estiloak zuzen ikasi eta lantzeko proposamen zabala dugu martxan.

Datorren astelehena eta asteartean, Irailak 6 eta 7 Usabal kiroldegian eta Olaederra kiroldegian bakoitzaren maila ikusi eta eskaintza aztertzeko probak izango dira.

Frogak egiteko arratsaldeko 17; 00tan elkartuko gara Kiroldegi bakoitzeko harreran. Bainujantzia, txanoa eta betaurrekoak ekartzea nahikoa da (ez da hitzordua behar).

Ordutegi hau ez balitz egokia 688-807-405ra deitu eta berri bat adostuko genuke.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!