2021-2022 denboraldiko matrikulazioa zabalik

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea IKT 2021eko ekainaren 17a

 Adin guztiei zuzendutako eskaintza zabala

6 eta 16 urte bitartean dituen edozein haurrentzat matrikula irekia dago gure eskolan eta adinez nagusiagoak direnentzat berriz Master taldeko matrikula ere irekia dago.

Urte osoko jarduera eskaintzen dugu, 4 estiloak txukun menperatzeko helburuarekin  eta bide batez ura bezalako medio arrotz batean ongi pasatu eta gozatuaz. Irakasle espezializatuak eta urte askotako esperientzia da batez ere gure eskolak eskaintzen duena, beti ere hezkuntza integrala eta giza baloreak alboratu gabe.

Informazio gehiago emateko asmoz, igerilarien maila pixka bat aztertu asmoz eta bakoitzaren interesetara gerturatzeko froga txiki batzuk egingo ditugu.

Frogak Ekainak 21 eta 23an arratsaldeko 15;00tan izango dira Tolosako igerilekuan bertan. Covid arauak eta murrizketak direla eta kiroldegiko sarreran elkartuko gara interesa duzuenokin eta sarrera teknikarion laguntzaz egingo dugu. Haurrek bainujantzia eta txanoa ekartzea nahikoa dute.

Egunak ez badatozkizue ongi edo Informazio gehiago nahi baduzue teknikariak@tolosaldeaikt.eus edo 688-807-405 telefonoan gaude.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!