Tri kanpusa, oraindik badira plaza libreak

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea IKT 2021eko ekainaren 16a

Izen emateak irekita jarraitzen du, uda garaian kirola egiteko aukera polita

 

Uda honetan ere izango da aukera kirola eginez ederki gozatzeko.

Tolosako Udaleko Uda kanpainaren barnean TRIATLOI KANPUSA jarriko dugu martxan.

Bertan Triatloiaren oinarriak landuko ditugu, bizikleta gaineko abileziak, ur jolasak, trantsizioak, mendi irteera, triatloi txikiak …

2020-2021ko Ekaina eta Uztaila  5 asteko txandatan antolatuko dugu, ondoren bakoitzari hobekien moldatzen zaion formatuan izena eman dezakeelarik, aste bat, bi, hiru...

  • Txandak; ekainaren 28tik uztailaren 30arte.
  • Ordutegia; 9:00-13:00
  • Adina; 7-13
  • Lekua; Tolosa inguruko natur gune desberdinak.
  • Prezioa; 55€  aste soltea eta 95€ bi asteko txanda

 

Izena emateko esteka honetan egin behar duzue.

ANIMATU ZORAGARRIA IZANGO DA!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!