Nahia Garrido eta Joseba Zubeldia oso gustura Espainiako selekzioko kontzentrazioan

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea IKT 2021ko api. 7a, 19:14

Teknikaria eta igerilaria infantil mailako Espainiako selekzioak hautatu zituen Malagan ospatutako topaketan parte hartzeko

Nahiak azken hilabeteetan eta batez ere Espainiako infantil mailako txapelketan lortutako emaitzen haritik etorri zen berria eta oso pozik baina urduritasunez jaso zuten selekzioko hautatzailearen deia.

Nahiaren deialdiaz  gain bere entrenatzaile den Joseba Zubeldiak ere izan du eguneroko lana eskertzeko saria eta baita aprobetxatu ere.

Martxoak 28 eta Apirilak 3 bitartean izan da kontzentrazioa eta biak oso pozik  itzuli dira Malagatik. Goi mailako igeriketa eta honi dagokien mailako entrenamendu saioak ezagutuz  giro ezin hobean pasa dute astea.

Etxean dira dagoeneko baina bertako esperientzia digeritzen ari dira oraindik, biek oso gogorra izan dela azpimarratu dute, ez dela festarako tarterik izan. Entrenamendu saio oso gogorrak  izan dituzte, prestatzaile eta psikologoarekin bilerak …

Azken batean beste lan egiteko modu bat, pentsamolde desberdin bat eta orokorrean kirolari eta kirol talde baten inguruko kontzientzia berezi bat ezagutu dute.  Badute orain zer irakatsi etxeko taldekideei.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!