GUREKIN IGERI EGIN NAHI?

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea IKT 2021eko martxoaren 16a

Eskolan eta Master taldean hasi nahi dutenentzat badira plaza libreak

6 eta 16 urte bitartean dituzten haurrentzat izen ematea ireki dugu berriro ere. Adinez nagusiagoak direnentzat berriz Master taldean izena emateko aukera ere badago.

4 estiloak txukun menperatzea dugu helburu eta bide batez ura bezalako medio arrotz batean ongi pasatu eta gozatzea. Irakasle espezializatuak eta urte askotako esperientzia da batez ere gure eskolak eskaintzen duena, beti ere hezkuntza integrala eta giza baloreak alboratu gabe.

COVID-19ari aurre egiteko protokoloak martxan ditugu, horregatik talde txikiagoetan hari gara lanean eta modu honetan saio pertsonalizatuagoak egiten hari gara.

Eskolan hasi nahi duten haurrentzat taldea egokitzeko frogatxo bat egingo dugu datorren Martxoaren 22 eta 24an arratsaldeko 17;30tan Usabal kiroldegiko igerilekuan. Bainujantzi eta txanoa eramatearekin nahikoa da.

Gure eskola edo Master taldeaz informazio gehiago nahiko bazenu teknikariak@tolosaldeaikt.eus edo telefono zenbakian (688-807-405) izango gaituzue.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!