Tri Kanpusa

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea IKT 2020ko ekainaren 15a

Uda honetan ere izango da aukera kirola eginez ederki gozatzeko. Covid 19-a dela eta,  osasun eta segurtasun gomendio guztiak jarraituz, baldintza berezietan  izango bada ere

Gure asmoa etxeko txikienekin Triatloi Kanpusa aurrera eramatea da, aurreko urteetako formatua ahalik eta gehien errespetatuaz.

Bertan Triatloiaren oinarriak landuko ditugu, bizikleta gaineko abileziak, ur jolasak, transizioak, mendi irteera, triatloi txikiak….

2019-2020ko Ekaina-Uztaila  5 asteko txandatan antolatuko dugu, ondoren bakoitzari hobekien moldatzen zaion formatuan izena eman dezakeelarik, aste bat, bi, hiru...

Lehenengo 3 txandak nahiko beteak daude baina oraindik badira leku libreak Uztailako azken bi asteetan.

Ordutegia; 9;00-13;00

Adina; 7-12

Prezioa; 52 euro txanda soltea eta 92 euro hamabostaldia

Lekua; Tolosa inguruko natur gune desberdinak

Izena emateko deitu 688-807-405 zenbakira edo idatzi teknikariak@tolosaldeaikt.eus era

ANIMATU ZORAGARRIA IZANGO DA!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!