Larunbata 21, XX. Paco Sanchez Saria

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea IKT 2019ko abenduaren 19a

Urtero legez badator gure igeriketa eskoletako haurrek ilusioz prestatutako igeriketa festa

Larunbat honetan, abenduak 21, arratsaldeko 15;30tan hasita XX. Paco Sanchez Saria ospatuko da Usabalgo igerilekuan.

Gure eskolako 100 igerilari inguruz gain Lasarteko Buruntzaldea, Hernani, Donostiako Fortuna eta Easo eta Zarauzko eskoletako igerilari gazteenak izango dira protagonista.

Benjaminek estiloa aukeratuz froga batean parte hartu ahal izango dute eta alebinek berriz bi froga aukeratu eta igeri egin beharko dute.

Urtero legez arratsalde entretenigarri eta festa polita espero dugu Usabal kiroldegian. Etxeko txikienek beren igeri estilo eta maila dotorea erakutsi ahal izango dute eta beraz, guzti guztiak gonbidatuak zaudete festan parte hartzera.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!