Asteburu honetan Euskal Herriko Kopa jokatuko da Usabalen

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea IKT 2019ko azaroaren 28a

Euskal herriko 8 talde indartsuenen arteko lehia gogorra espero da. Tolosaldea IKT talde osoarekin lehiatuko da bertan, emakume eta gizonezkoen kategorian.

Badator urtero irrikaz itsaron hoi dugun txapelketa. Ilusio eta gogo bereziz bizi duguna eta mimo handiz prestatzen duguna. Aurten gainera etxean ospatuko da.

Euskal Herri mailan taldeka ospatzen den lehia garrantzitsuena da eta 8 taldek bakarrik parte hartzen dute. Tolosaldea 8 horien artean dagoenez, neska eta mutilen kategorian, bietan lehiatuko da.

Berezia da txapelketa eta oso berezia izaten da sortzen den giroa ere. Norberaren frogak puntuak lortzeko izaten dira eta igande arratsaldean asteburu osoan pilatutako puntuek Kopako sailkapen orokorra osatuko dute.

Gure kirola bakarkakoa izanik erreleboak bakarrik izaten dira taldeka egiten ditugun lehiak, horregatik norberaren helburuetatik talde helburura aldatzen da asteburu honetako erronka.

Goizetan 10:30tan hasiko dira saioak eta arratsaldeetan 17;00tan. Guztiak gonbidatuak zaudete saio ikusgarri hauek gozatzera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!