Tolosaldea IKT-tik ikasturte berriari ekiteko prest gaude dagoeneko.

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea IKT 2019ko irailaren 3a

6 eta 16 urte bitarte dituen edozein haurrentzat matrikula irekia dago gure eskolan eta adinez nagusiagoak direnentzat berriz Master taldeko matrikula ere irekia dago.

Urte osoko jarduera eskaintzen dugu, 4 estiloak txukun menperatzeko helburuarekin eta bide batez ura bezalako medio arrotz batean ongi pasatu eta gozatuaz. Irakasle espezializatuak eta urte askotako esperientzia da batez ere gure eskolak eskaintzen duena, beti ere hezkuntza integrala eta giza baloreak alboratu gabe.

Informazio gehiago emateko asmoz, igerilarien maila pixka bat aztertu asmoz eta bakoitzaren interesetara gerturatzeko froga txiki batzuk egingo ditugu.

Frogak irailak  4 eta 6an arratsaldeko 16:00etan izango dira Tolosako igerilekuan bertan. Haurrek bainujantzia eta txanoa ekartzea nahikoa dute.

Informazio gehiago teknikariak@tolosaldeaikt.eus edo 688-807-405 eta 667-631-742 eta  telefonoan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!