Tolosaldea IKT-k zabalik du matrikula epea

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea IKT 2018ko ekainaren 4a

6 eta 16 urte bitartean dituen edozein haurrentzat, eta adinez nagusiak direnentzat Master taldeko matrikulak egiteko epeak zabalik daude.

Urte osoko jarduera eskaintzen dugu, 4 estiloak txukun menperatzeko helburuarekin eta bide batez ura bezalako medio arrotz batean ongi pasatu eta gozatuaz. Irakasle espezializatuak eta urte askotako esperientzia da batez ere gure eskolak eskaintzen duena, beti ere hezkuntza integrala eta giza baloreak alboratu gabe.

Informazio gehiago emateko asmoz, igerilarien maila pixka bat aztertu asmoz eta bakoitzaren interesetara gerturatzeko froga txiki batzuk egingo ditugu.

Villabonan frogak ekainak 12, 13 eta 15ean izango dira, arratsaldeko 17:00etan Olaederra igerilekuan bertan. Haurrek bainujantzia eta txanoa ekartzea nahikoa dute.

Tolosan frogak Ekainak 11,12 eta 14an izango dira, arratsaldeko 16;45ean Usabal igerilekuan bertan. Haurrek bainujantzia eta txanoa ekartzea nahikoa dute.

Informazio gehiago teknikariak@tolosaldeaikt.eus edo 667-631-742 telefonoan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!