Triatloi kanpusa jarriko dute martxan

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea IKT 2018ko maiatzaren 22a

Tolosako Udaleko udako kanpainaren barnean jarriko dute martxan Triatloi Kanpusa, Tolosaldea IKTk eta Tolosaldeko Triatloi Taldeak antolatuta.

Igeriketaz gain, triatloiaren oinarriak landuko dira kanpusean: bizikleta gaineko abileziak, ur-jolasak, kanpo jolasak, trantsizioak. Mendi irteera bat eta hondartzara goiz pasa ere antolatuko dituzte. Amaitzeko triatloi txiki bat ere egingo dute.

2018ko udako kanpainan aste bateko txanda bat eta bi asteko bi txanda izango dira goiz osoan zehar, hala ere, nahi duenak aste solteetan eman dezake izena:

1. astea; Ekaina 26 - 29
1. Txanda; Uztailak 2 - 13
2. Txanda; Uztaila 16 - 27

Ordutegia: 09:00 - 13:00
Adina: Bi talde (7-9) eta (10-13)
Lekua: Tolosako Usabal kiroldegia eta inguruko natur guneak
Prezioa: 87,60 euro txanda bakoitzeko eta 49,60 euro aste soltea.

Izen emateak teknikariak@tolosaldeaikt.eus helbidean edo Usabal Kiroldegiko harreran egin beharko dira.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!