Urteko lehiaketa bereziena izaten da Kopa eta aurten ere emozioa izan da nagusi. Bakarkako froga bikainak egin dituzte igerilariek eta ia denek denboraldiko maila hoberenean aurtengo denbora onenak egin dituzte. Horrez gain, Tolosaldeko 15 errekor berri ezartzea ere lortu dute, hala nola, mutiletan Eneko Garmendiak eta Imanol Eceizak 13 urteko eta maila absolutuko 100 bizkarreko errekorrak ezarri dituzte 57´´79 eta 57´´23rekin hurrenez hurren. Nesketan berriz oso aipagarriak dira erreleboetako errekor absolutuak, 4x100 librean 4´00´´74rekin (Irati, Claudia, Eneka eta Maddi B) eta 4x100 estiloan 4´25´´06rekin (Olaia, Maria, Naroa eta Eneka)
Kopan bakarkako emaitzek baino sailkapen orokorrak izaten du garrantzia gehien eta honetan asteburua oso gorabeheratsua izan da. Larunbatean mutilen taldeak bakarkako eta errelebotako deskalifikazio bana jaso zituen eta nesken taldeak berriz errelebotako deskalifikazio bat. Ondorioz puntuazioan nahikoa atzera geratu ziren bi taldeak, mutilak 6.kokatuz eta neskak berriz 8. Honekin, asteburua hasi aurretik ezarritako helburuak birmoldatu eta helburu berriak lortzeko borroka hasi zen.
Mutilen taldeak iganderako 6. Postuari eusteko helburua ezarri zuen, gora eta behera egiteko oso zaila ikusten baitzen eta neskak berriz 8.etik 6era mugitu eta maila mantentzeko helburua ezarri zuten. Bi taldeak 6. Postuan amaituz gero Euskal Herriko Kopan lehiatzeko maila mantentzea ziurtatzea lortzen da.
Igandea emozio handikoa izan zen benetan, froga-ero maila handiena emanaz eta puntuz puntu gorantz joan baitziren etxekoak. Arratsalderako maila galtzeko arriskua bi puntura soilik murriztu zuten neskek eta azken erreleboko azken luzean errelebo ezin hobe baten bidez 6. Sailkatzea lortu zuten. Gauzak horrela datorren urtean berriro ere Euskal Herriko Kopa lehiatzen izango dira neska mutilak.
Ezin da aipatu gabe utzi Kopan orokorrean izan den maila altua. Zalantzarik gabe azken urteetako Kopa hoberena egin behar izan dute etxekoek, maila orokorra ere azken 3-4 urteetan izugarri igo baita eta puntuen borroka oso estua izan da. Horren adibidea da nesken azken 3 taldeak 11 puntuko zaku batean geratu izana. Lehen postuetan Bidasoa, Getxo eta Amaya kokatu dira nagusitasunez eta jarraian borroka polita izan da Judizmendi, Anaitasuna, Galdakao eta gureen artean. Mutiletan Santurtzi eta Galdakao izan dira jaitsi diren taldeak eta nesketan berriz Judizmendi eta Izarraitz.