12 domina, Euskal Herriko Txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea IKT 2018ko martxoaren 21a

Joan den asteburuan, junior, absolutu eta egokitu mailetako Euskal Herriko igeriketa txapelketa jokatu zen Iruñeko Amaya igerilekuan, eta Tolosaldea IKTko igerilariek 10 domina lortu dituzte.

Gure taldetik 10 igerilarik hartu zuten parte: Eneko Garmendia, Irati Arzalluz, Aritz Arrizabalaga, Maria Martin, Eneko Barriola, Maddi Barriola, Beñat Urruzola, Claudia Herrero, Julen Bengoa eta Beñat Bidaolak.

Gehienentzat neguko denboraldiko azken zita garrantzitsua zen eta emaitza politak eskuratuta itzuli ziren gazteak. Aipatu behar da txapelketa hau 50 metroko igerileku luzean ospatzen dela eta tradizionalki gure taldeko igerilariei motzean baino gehiago kostatzen zaiela igerileku honetan aritzea. Hala ere balorazio orokorra baikorra da, azken urteetan txapelketa honetan lortutako emaitza hoberenak eskuratu baitituzte gazteek.

Guztira urrezko domina bat, hiru zilarrezko eta zortzi brontzezko eskuratuta itzuli ziren igerilariak etxera, eta honetaz gain taldeko hainbat errekor ere apurtu zituzten. Claudia Herrerok, 17 urteko errekorra ezarri zuen 400 librean 5:00.66 eginaz. Eneko Garmendia gazteak, 16 urteko 100 tximeletako marka berria ezarri zuen 1:01.67rekin eta Aritz Arrizabalagak 17 urteko eta absolutu mailako errekor berria ezarri zuen 1.500eko proban, 17:46.20 denbora politarekin.

Sailkapen orokorrean, junior neskek bigarren amaitu zuten, eta mutilak 5. postuan kokatu ziren; taldekako sailkapenean junior taldea 4. sailkatu zen.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!