Igor Arrigain eta Gorka Duran, ederki CSD txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea IKT 2018ko martxoaren 21a

Martxoaren 17 eta 18an, Castellon ospatutako Espainiako autonomia erkidegoen arteko alebin mailako txapelketan ederki ibili dira taldeko gazteak.

Bi izan dira Tolosaldea IKTtik Euskadiko selekzioa ordezkatuz txapelketan parte hartu duten igerilariak, Igor Arrigain eta Gorka Duran, hain zuzen ere.

Gorkak 200 bizkar frogan 2:22.42 egin zuen aurtengo bere denbora zertxobait hobetuz, eta 200 estilo proban, berriz, 2:31.87. Sailkapen orokorrean 11. eta 29. ezarri zen.

Igorrek, berriz, 100 bular proban 1:15.57 egin zuen eta 200 bularrean 2:47.77, gutxi gora behera bere aurreko denboren antzeko markak ezarriz. Sailkapen orokorrean 19. eta 23. postuak lortu zituen.

Hala ere, emaitza eta postuez gain, txapelketa honek esperientzia berri bat bizitzea posible egin die gazteei eta aurrera begirako erronken aurrean tresna eta baliabide gehiago izaten lagunduko die ziur. Azken batean, jende berria, leku erraldoia, publiko asko… Ezaugarri bereziak izaten dituzte mota honetako txapelketak eta errespetu handia ematen duten esperientziak dira. Zorionak bikote!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!