Benjaminen 3.jardunaldia eta Alebin ligako 5.a

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea IKT 2018ko mar. 13a, 11:30

Pasa den Martxoak 10 eta 11an Tolosako Usabal Kiroldegiko igerilekuan Benjaminen kirol zehaztasun ligako 3. Jardunaldia eta Alebin ligako 5. Jardunaldiak ospatu dira.

Benjaminek 50, 100 eta 200 metro bular frogak, 50 libre eta tximeletako erreleboetan parte hartzeko aukera izan zuten eta baita ederki egin ere.

Aurreko jardunaldietan baina igerilari gutxiagorekin parte hartu dugu oraingoan eta askorentzat bular eta tximeleta estiloetan lehiatu diren lehen jardunaldia izan da gainera. Bular estiloko berezitasunak oso ongi ikasi dituztela erakutsi dute guztiek eta gainera emozioz betetako 4x50 tximeletako erreleboa gozatzeko aukera ere izan genuen.

Alebinentzat berriz, erronka benetan gogorra izan da oraingoan. Gehienak 400 estilo frogan parte hartu zuten eta gainera honen ondoren 100 libre ere igeri egin zuten.

Zoragarria izan zen taldeko gaztetxoak aste osoko urduritasunari aurre egiten ikustea eta bakoitzaren beldurrak gaindituz 400eko frogaren berezitasunak horren txukun betetzea. Biraketa txukun eta luzeak ikusi genituen, emozioz beteriko froga amaierak. 100 libreak ere zoragarriak izan ziren, azken hilabeteetan abiaduran ere irabazten ari direla erakutsi zutelarik.

Honetaz gain, beste behin ere talde giro ederra sumatu genuen, beroketatik hasi eta azken errelebo-arte giro epela izan zen Usabalen eta nola ez, beste behin ere gurasoak ezin hobeto kronometroak eta mikrofonoak eskuan hartuta. Hauen lana ezinbestekoa izaten da erakustaldiak aurrera ateratzeko eta beraz mila esker guztioi

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!