Benjamin eta Alebinen liga jardunaldi polita

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea IKT 2017ko aza. 14a, 12:57

Pasa den larunbatean, azaroak 11, ospatu zen Andoainen gure taldeko txikienen liga jardunaldia.

Orokorrean oso arratsalde polita joan zen, detaile ederrak ikusteko aukera izan genuen bertaratutakoak eta igerilariak ere gustora etxeratu ziren.

2008 eta 2009an jaiotakoentzat  lehen erakustaldiak dira hauek eta salto handia eman dutela garbi ikusi ahal izan genuen. Heldutasunez aritu ziren, bakarkako froga oso txukunak egin zituzten eta baita erreleboak ere.

Benjamin helduenek berriz froga luzeagoetan parte hartu zuten eta askok bi frogetan gainera. Distantziak gain hartu gabe 100 eta 200 libre dotoreak eta 50 bizkar azkar eta indartsuak egin zituzten eskolakoek. Beraien saioa amaitzeko bizkar estiloko errelebo lehiatuak ikusi ahal izan genituen.  

Benjaminen saioa amaituta alebinen bigarren jardunaldia abiatu zen. Hauek 200 bizkar eta 100 bular frogetan lehiatu ziren eta lehen jardunaldiarekin alderatuta erritmo gehiagorekin ikusi genituen. Zerbait aipatzekotan 8x50 libre errelebo mistoa aipatu nahi genuke, benetan emozioz betetakoa izan baitzen eta gainera etxekoak irabazle izan zituena.

Arratsaldea ederra izan zen, guztien artean  gure eskolako ezaugarria den dotorezia eta estilo landua nabarmendu ziren eta giroa eta jarrera ere bikainak izan ziren. Beraz bide honetik lanean ari garela garbi geratu da eta hemendik aurrera horixe, lanean segitzea dagokigu guztioi.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!