Markel Alberdi eta Ander Romarate igerilari olinpikoekin solasaldia

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea IKT 2017ko urriaren 17a

Tolosaldea ikt elkartearen egunaren arira antolatutako saioa izango da eta sarrera irekia izango du

Datorren asteburuan ospatzekoa den Tolosaldea igeriketa elkartearen eguna aitzakia hartuta bi kirolarirekin solasaldia antolatu du elkarteak.

Markel Alberdi eta Ander Romarate igerilari olinpikoak izango dira gonbidatu nagusiak eta bertan, beraien esperientziatik abiatuta, kirolak suposatzen duena, ikasketak, goi mailako kirola, konpromisoa, elikadura, osasuna … izango dituzte hizpide.

Igeriketa elkarteak antolatu eta igerilariak protagonista izango badira ere beste kirolak ispilu izaten saiatuko dira bi gazteak. Azken batean kirola eta honen inguruko balio eta bestelakoak saretzen saiatuko baiira.

Haur, gazte, nahiz helduei zuzendutako saioa  da, sarrera irekia du eta doan izango da.

URRIAK 20an arratsaldeko 18;00 tan, USABALGO LASKORAIN IKASTOLAKO ARETO NAGUSIAN 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!