Eskolarteko Euskadiko jokoak jokatu ziren Maiatzak 28an Gasteizko Mendizorrotzako igerilekuan. Txapelketa honetan 12 eta 14 urte bitarteko igerilariak hartu zuten parte. Bertan gure igerilariak eskualdeko eskolak ordezkatuaz eta Gipuzkoako selekzioak deituta parte hartu dute.
Alebin mailako Gipuzkoako selekziorako Tolosaldea IKT ko 13 igerilari izan ziren deituak. Guztira 100 igerilaritik gora izan ziren hautatuak probintzia ordezkatzeko, guztira 3 autobus bete eta bidaiatu zutelarik. Txapelketa goiz eta arratsaldez izan zenez, eguerdian Gipuzkoako igerilari guztiak elkarrekin bazkaldu zuten. Esperientzia izugarria izan da igerilarientzat, beraien taldekoak ez diren beste igerilariekin harremanak egiten dituzte eta gustuko duten kirol baten inguruan beste herri batzuetako lagun berriak egiteko aukera izaten dute.
Txapelketan urte guztian egiten haritu diren lanaren fruituak jaso zituzten eta bederatzi domina lortuta etxeratu ziren gure neska mutilak.
Euskadiko txapeldunak izan ziren, Iraia Otegi 200 bular proban, Maddi Matilla 200estiloproban, Joane Arzalluz 400 estiloetan eta Igor Arrigain izan dira, hau 400 estiloetan.
Euskadiko txapeldun orde izendatuta itzuli ziren, Iraia Otegi 100 bular proban eta Aimar Gonzalez 100 estilo proban.
Euskadiko 3garren postuan kokatu zirenak berriz, Maddi Matilla 200 tximeleta proban, Joane Arzalluz 200 libre proban eta Igor Arrigain 200 estiloetan izan ziren.
Dominarik jaso ez bazuten ere lan polita egin zuten ondorengo igerilariak ere: Joanes Zubeldia, Iker Carretero, Gorka Duran, Iker Otamendi, Adei Zubillaga, Leire Maritxalar, Irati Soto eta Maria Arabaolaza.
Txapelketa honen balorazio orokorra egin ondoren esan dezakegu denboraldiko udako zatian Tolosaldea ikt taldeak zer esana emango duela bai datozen Sari, Gipuzkoa zein Euskal- Herri eta Espainiako txapelketatan ere. Hauetarako buru belarri lanean ari gara eskualdeko gazte zein helduak.