Villabonako eskolako matrikula

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea IKT 2017ko ekainaren 6a

Villabona eta inguruetako haur zein helduentzat Olaederra Kiroldegiko igerilekuko 17-18 denboraldiko matrikula epea ireki dugu

Urte osoko jarduera eskaintzen dugu, 4 estiloak txukun menperatzeko helburuarekin  eta bide batez ura bezalako medio arrotz batean ongi pasatu eta gozatuaz. Irakasle espezializatuak eta urte askotako esperientzia da batez ere gure eskolak eskaintzen duena, beti ere hezkuntza integrala eta giza baloreak alboratu gabe

Informazio gehiago emateko asmoz, igerilarien maila pixka bat aztertu asmoz eta bakoitzaren interesetara gerturatzeko froga txiki batzuk egingo ditugu

Frogak Ekainak 12, 15 eta 16an izango dira, arratsaldeko 17:00etan Villabonako Olaederra igerilekuan bertan. Haurrek bainujantzia eta txanoa ekartzea nahikoa dute

Informazio gehiago tolosaldeaikt.tek@gmail.com edo 667-631-742 telefonoan

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!