Astebuakera honetan Eskolarteko Gipuzkoako Igeriketa Txapelketak Usabalen

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea IKT 2017ko mai. 10a, 11:53

Behin udaberrian sartuta berriro ere lehiaketei neurria hartzen ari zaio taldea, azken asteburu lasaiak albo batera utzi eta lehiaketa erritmoa hartzen joateko unea iritsi da

Asteburuan taldeko benjamin eta alebinek ikasturte honetako liga saioak amaitu dituzte eta pixkanaka beste fase batean murgiltzera doaz. Lehen geltokia asteburu honetan izango da, Tolosako Usabal kiroldegian bertan.

Larunbatean egun osoz benjaminek Eskolarteko Gipuzkoako Igerilari Osoa txapelketan parte hartuko dute eta bertan guztiek 50 tximeleta, 100 Bizkar, 100 Bular eta 100 Libre igeri egin beharko dute. Igandean berriz alebinek Eskolarteko Gipuzkoako Txapelketa jokatuko dute eta bakoitzak berari gehien egokitzen zaizkion 2 froga aukeratu eta egin beharko ditu. Taldekako erreleboak ere izango dira asteburu osoan zehar. Benetan zita garrantzitsua astebururako eta lerro hauetatik igerilari gazteenen maila eta dotorezia ezagutu nahi dituen edonor gonbidatu nahi genuke Usabaletik bueltatxo bat ematera.

Bestalde,  talde nagusiko igerilariak ere ari dira denboraldiko azken txanpako martxa hartzen. Eskualdeko taldetik 8 igerilari sailkatuak izan dira Gipuzkoako selekzioarekin Tarbesen jokatu berri den “27 e´mes Nautiques de Tarbes” lehiaketan parte hartzeko. Pasa den larunbat eta igandean izan dira Frantzia aldean eta emaitza oso politak lortuta itzuli dira.

Eneko Garmendiak, 3 urre lortu ditu eta lehiaketako bi errekor ezarrita itzuli da etxera, MariaMartinek tximeletan 2 urre lortu ditu, 100 metrotan  1´06´´9 denbora pertsonala eginaz, Maddi eta Eneko Barriola anai arrebak tximeleta eta bizkar estiloetan lehiatutako froga guztietan lehen 3 postuetan sailkatu dira, Maddik absolutu mailako lehen postua eskuratu duelarik. Irati Arzallus hirugarren postu bat eta 50 tximeletako denbora bikaina poltsikoratuta itzuli da, Claudia Herrerok 400 libre eta 100 tximeletan 4. postu bana lortu ditu eta, OlaiaUrretabizkaia eta Naroa Erbiti taldeko ordezkari gazteenak , bata bizkarrean eta bestea bular frogetan lehiatu dira eta lehen postuetan sailkatzea lortu dute euren adin eta frogetan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!