Neguko lehiaketei bukaera ezin hobea eman dio Tolosaldeak

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea IKT 2017ko mar. 22a, 14:13
Gijonen, 50 metroko igerilekuan ospatu da Infantil eta Junior mailako Españako txapelketa eta bertan eskualdeko gazteek maila bikainean igeri egin dute

Igeriketako denboraldiaren neguko atala bukatzeko Martxoak 18tik 21era Gijonera bidaiatu dute taldeko 5 partaidek eta guztiek beren maila eta frogetan marka pertsonalak ezarri dituzte. Oso pozik gazteak eta berdin bertan izan diren entrenatzaile eta gurasoak ere.

Eneko Garmendia Tolosarrak 4 frogetan parte hartu du. Lehen egunean bi frogatan lehiatu da, 100 libre eta 100 bizkar frogetan hain zuzen ere. 100 librean 56’’3 denbora itzela egin du eta 100 bizkarrean berriz 1’02’’33 denborarekin 2002an jaiotako mutilen artean Espainiako 4. Izatea lortu du.

Laugarren egunean berriz 200 libre eta 200 bizkarrean lehiatu da eta bietan ere marka pertsonal berriak ezarrita itzuli da. 2’03’’36ko denbora egin du estilo librean eta 2’17’’95 berriz bizkar estiloan.

Maddi Barriola Ibartarra berriz  100 tximeleta frogan lehiatu da eta 1’08’’52 denborarekin eta marka pertsonala ezarrita oso pozik itzuli da.

Azken jardunaldian, taldeko neska gazteek 4x100 estilo erreleboan parte hartu dute. Olaia Urretabizkaia, Naroa Erbiti, Maddi Barriola eta Paula Del Pozok osatutako taldeak Espainiako 11. Postuan amaitu du txapelketa  errelebo zoragarria osatuz eta  4’42’’37 izugarria eginez.

Txapelketa honekin, 2002 eta 2003an jaiotako  gazteak harrobiarekin egiten den lana fruituak ematen ari dela garbi erakutsi dute eta gainera neguan zehar lortutako emaitza bikainak borobildu dituzte. Guzti honek udako atalari gogo eta ilusio gehiagoren heltzea ekarriko du eta hori ere garrantzitsua da denboraldi luzeari aurre egiteko.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!