Gainean dugu Paco Sanchezen omenez ospatzen den igeriketa festa

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea IKT 2016ko abenduaren 15a

Larunbatean, Tolosako Usabal Kiroldegian, arratsaldeko 16; 00tan hasita benjamin eta alebinek XVII. Paco Sanchez Saria jokatuko dute

Badator urtero Tolosaldea igeriketa elkarteak goxotasunez antolatzen duen txapelketa berezia. Eskualdeko igeriketaren alde egindako lana eskertuz Paco Sanchez jaunaren omenez ospatzen den saria hain zuzen ere.

Tolosaldeako  120 bat igerilari benjamin eta alebinez  gain, Donostiako Fortuna, Azpeitiko Izarraitz eta Zarauzko igeriketa elkartetik ere gaztetxo mordoa hartuko  dugu etxean. Guztion artean arratsalde bikaina pasata etxeratzeko helburuarekin harrera bikaina prestatzen ari gara 250 igerilari gazte hauei.

Urtero bezala, 4 estiloetako frogak ikusteko aukera izango da Usabalen eta baita emozioz beteriko azken errelebo handia ere, azken urteetan Paco Sanchez saria eskualdeko taldeak irabazi badu ere arratsaldeko azken frogan ez da lehia makala izango. Benjamin txikienek 50 metroko distantzian lehiatuko dira eta benjamin nagusi zein alebinak berriz 100 eta 200 metroko frogetan.

Arratsalde pasa polita izango da eta lerro hauetatik guztioi gonbidapena luzatzen dizuegu!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!